XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU OINAK ETA OFIZIOA EMANDA

Ofizioa: Nahikari, beti erlojua eskumuturrean zabiltza, lotarako ere kendu gabe.

Irati, zuk ez duzu erlojurik ezertarako ere erabiltzen.

Doinua: Nafarroako mendi gainetan.

NAHIKARI

Garbi uzteko izan behar da
kontu hontan nahiko kemen,
eta hargatik orain zertxobait
esan nahi nizuke hemen,
ordularian kontu honetan
ea ados jartzen garen,
seguru nago ez dakizula
zein ordutan bizi zaren (bir).

NAHIKARI

Bizitzan garaiz ibiltzeko zuk
badezu nahiko aukera
ordularirik ez daramazu
ta bada hainbat gorabehera
hauek guztia uler dezaten
azaldu nahi nuke zera;
ordurik gabe Oiartzuna ere
berandu iritsi zera (bir).

IRATI

Oraintxe bertan galdetu dezu
zu Irati ze ordu da?
eta neronek erantzuteko
beraz garaia heldu da
baina begira ipinia naiz
eskumutur ingurura
orduetaz gain gure munduan
badauzkagu zenbait muga (bir).

IRATI

Esan nahi nuke orain esana
gezur on bat izan dala,
betidanikan ordu kontuan
ni izan bait naiz formala,
eta neronek esan nahi nuke,
beste askotxo bezala,
ordularirik ez izan arren
ni beti naiz puntuala (bir).